Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ostiralean itzuliko da Kiribil

Ostiralean itzuliko da Kiribil

2013/09/17

Ostiralean, hilaren 20an, itzuliko da Kiribil plazara. Beti bezala, 17:30ean agertuko da Kiribil Kalegoen plazara uda oporretan pasa ondoren. Musikarekin jolas egiteko asmotan datorrela esan digu.

Musika gai hartuta antolatu dute Atxutxiamaikako hezitzaileek hurrengo Kiribilen saioa. Kalegoen plazan izango da, hilaren 20an, arratsaldeko 17:30ean. 

Bi urtetik sei urtera bitarteko umeentzako eta euren gurasoentzako egitasmoa da Kiribilka, eta hortaz, umeak ez ezik, gurasoei animatzeko gonbidapena egin diete Atxutxiamaikako arduradunek.

Oporretatik bidali zigun postalean esandakoaren arabera, beste bi bider ere etorriko da Elgoibarrera, negua iritsi aurretik. Hona hurrengo saioen datak:

- Urriak 4, ostirala. Errosario kaleko jaietan.

- Urriak 18, ostirala. Kalegoen plazan.