Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ostiralean amaituko da Euskara ala Ezkara jardunaldian izena emateko epea

Ostiralean amaituko da Euskara ala Ezkara jardunaldian izena emateko epea

2021/10/06

Euskara ala Ezkara ertzetan? izango da aurtengo jardunaldiaren leloa, eta, besteak beste, XXI. mendeko euskal identitateak aztertuko dira.

Zelakoak izan ginen euskaldunak? 

Eta orain zelakoak gara? 

     Zertan aldatu gara? Zer da euskaldun izatea? 
 
Badago hizkuntza-ideologiarik?

Euskalduntasun onak eta txarrak al daude?
     Zer da euskara naturala edo jatorra? Horren alde egin behar al dugu?
     Zein da hiztun ona? Eta txarra?
    Nolakoak izango gara euskara eta euskaldunak etorkizunean?

 

Horrelako eta antzerako galdera eta gaien gainean jardungo dugu. Momentuz 50 lagun inguru daude izena emanda eta badago tokia jende gehiagorentzat.

Jardunaldia urriaren 16an izango da, larunbata, Elgoibarko IMH ikastetxean, goizeko 9:30ean hasita (14:30ak arte).

 

Prezioari dagokionez, bi prezio jarri ditugu:

·       27 € (pintxo-bazkarira geratuko direnek, elkarteko bazkideek 24 €)

·       20 € (pintxo-bazkarira geratuko ez direnek, elkarteko bazkideek 18 €).

 

Informazio gehiago edota izena emateko:

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea

Aita Agirre kulturgunea 3, 3 ezkerra

elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus

943 74 16 26 / 643 499 169

www.elgoibarkoizarra.eus

 

Antolatzaileak:Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkartea eta Elgoibarko Udala

Laguntzailea: Elgoibarko IMH ikastetxea

Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza