Osatu ditugu lau lantaldeak eta Eremu Sinbolikoa
Osatu ditugu ziklo berrian Elgoibarko Izarraren dinamikari tira egingo dioten lau lantaldeak eta Eremu Sinbolikoa. Ziklo berriko helburuetako bat da bazkideen parte-hartzea eta konpromisoa sustatzea, eta lehen urratsa ondo baino hobeto eman dugu: 45 bazkidek hartuko dute parte lantaldeetan eta Eremu Sinbolikoan.
Lau lantaldeen
egiteko nagusiak eta bakoitzean parte hartuko duten bazkideak zein diren
ikusiko dugu jarraian.
Idazkaritza saila: Elkartearen norabidea eta filosofia landu, proposatu eta zaintzea izango da Idazkaritzako lantaldearen zeregin nagusia. Eta baita Plan Estrategikoan eta kudeaketa-planetan erabakitakoaren zaintza eta segimendua egitea ere.
Partaideak: Junkal Txurruka, Joanes Rodriguez, Iñasio Garmendia, Andres Alberdi, Lore Laspiur, Ainara Lavado eta Imanol Larrañaga.
Ekonomia saila: Elkartearen bideragarritasun ekonomikoa sustatzea izango da sail honen ardura nagusia. Horretarako hainbat estrategia eta helburu prestatu eta markatu ditu elkarteak, eta horiek denak kudeatzea izango da sailaren zeregin nagusia.
Partaideak: Julen Irizar, Ander Soraluze, Amaia Arrizabalaga, Nagore Irureta, Urrategi Alzibar eta Amaia Lasagabaster.
Komunikazio saila: 21 urteko ibilbidearen ondoren, hedabideen mundua eta gizartea asko aldatu dira, eta egungo beharrei eta ezaugarriei lotutako komunikazio-proiektua prestatu eta martxan jartzea izango da lantalde honen egiteko nagusia.
Partaideak: Eider Iriondo, Aitor Lauzirika, Zaloa Arnaiz, Alberto Agirreazaldegi, Ainara Argoitia, Ainhoa Mendibil, Irati Agirreazaldegi, Leire Rubio, Asier Orbea, Andres Alberdi eta Ainhoa Andonegi.
Atxutxiamaika saila: Elgoibarko txikienak eta nerabeak euskalduntzeko proiektuak eta egitasmoak prestatzea izango da lantalde honen zeregin nagusia. Hasteko, lau proiekturen ardura izango du: aisialdia, Kiribilka edo familia-plana, Gurean Bai, eta nerabeen programa.
Partaideak: Asier Arzamendi, Ibon Arriola, Jon Sanchez, Ainhoa Mateo, Kristina Ansola, Bea Ansola, Maialen Astigarraga, Ane Iriondo, Ane Astigarraga, Iñaki Iglesias eta Naiara Martin.
Eremu Sinbolikoa
Eremu Sinbolikoak ere uztailean egin du bere sortze-batzarra, eta orain bizpahiru hilabeteko gogoeta-prozesuari ekingo diote proiektu horren izaera, egitekoa, eta funtzionamendua behin betiko definitzeko.
Partaideak: Abel Arriaga, Andoitz Agirregomezkorta, Aitor Lauzirika, Amaia Lasagabaster, Ander Soraluze, Abel Irizar, Ane Odria, Andres Alberdi, Ales Arrieta, Alberto Agirreazaldegi, Ainhoa Mendibil, Amaia Arrizabalaga, Ainara Lavado, Asier Orbea, Junkal Txurruka, Iñasio Garmendia, Iñaki Iglesias, Itziar Agirregomezkorta, Iñaki Konde, Imanol Larrañaga, Julen Irizar, Joanes Rodriguez, Kristina Zuatzubizkar, Kristina Ansola, Lore Laspiur, Mikel Etxaniz, Naiara Martin, Sebas Larrañaga, eta Urrategi Alzibar.
45 bazkide, lan-dinamikan inplikatuta
Bazkideen parte-hartzea eta konpromisoa sustatzea da elkarteak ziklo berrirako jarritako helburuetako bat, eta benetan gustura gaude hasiera honetan bazkideek izan duten jarrerarekin. Lau lantaldeen eta Eremu Sinbolikoaren lan-dinamikan, oraingoz, 45 bazkidek hartuko dute parte.