Olentzeroren etxerako izen-ematea azaroaren 4an hasiko da
Atxutxiamaikak eta Ludotekak Olentzeroren etxera irteera antolatu dute abenduaren 14rako. Arrakasta handia izan ohi du urtero irteera honek, eta horregatik, izena emateko arauak bereziki zainduko ditugu. Azaroaren 4an, 16:00etan zabalduko da izen-ematea.
Azaroaren 4an, arratsaldeko 16:00etatik aurrera zabalduko da Olentzeroren etxerako izen-ematea. Kasu honetan, Internetez ez, soilik bulegora etorrita eman ahalko da izena. Elgoibarko Izarrak ubitarten daukan bulegoan eta Ludotekan (bertako bazkideek) eman ahalko da izena.
Izen-ematea
Azken urteetan ekintzak izan duen arrakasta ikusita, eta izen-ematearekin egondako arazoak ekiditeko asmotan honako arauak zehaztu dituzte Ludotekak eta Atxutxiamaikak:
- Azaroaren 4an, 16:00etan zabalduko da izen-ematea eta azaroaren 12an itxi.
- Prezioa: 8 euro (bazkideek 7€)
- 86 pertsonarentzako lekua dago, ez gehiago.
- Ez dira lekuak aurrez gordeko, eta izen-ematea osorik betetzeko izen-emate fitxa beteta eta ordainketa eginda egon beharko da.
- Pertsona bakoitzak bere familiaren izen-ematea bakarrik egin ahal izango du.
- LHko haurrak gurasoekin nahiz bakarrik etor daitezke.