Olentzerok eta Mari Domingik ez dute hutsik egingo, aurten ere
Olentzero eta Mari Domingi ezingo dira abenduaren 24an kalejiran irten, baina mezu bat badute umeentzako.
Olentzero eta Mari Domingi ezingo dira abenduaren 24an kalejiran irten, baina mezu bat badute umeentzako: lasai egon daitezela, etxeetatik pasako direla aurtengoan ere opariak banatzera.
Horrez gain, umeei euren Olentzero propioa sortzeko proposamena ere luzatu diete ondorengo bideoan.
Eskutitzak ere jaso eta erantzungo dituzte olentzeroetamaridomingi@ni.eus helbidean.
Batak zein besteak opari eskaera ere badute: ahal dan berotasun eta poztasun dana, eta alkarrekin egoteko osasuna!