Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Olentzero eta Mari Domingi

Olentzero eta Mari Domingi

2010/12/14

Tradizioari eskutik helduta etorriko dira Olentzero eta Mari Domingi, abenduaren 24an. Kantuak, dantzak eta gutunak izango ditugu biei ongi-etorria egiteko.

Abenduaren 24an Olentzero, Mari Domingi eta hauen inguruan bilduko diren neska-mutilak izango dira protagonistak. Madalako parkean hasiko da dena, goizeko 10:45ean. Handik Plaza Handirako bidea hartuko dugu, kantuan eta kalejiran, eta han emango diogu errematea goizari.

 

Plaza Handira iritsitakoan, lehen zeregina Gabonetako Idazlehiaketetako sariak banatzea izango da. Gero, beharbada, goizeko unerik hunkigarriena biziko dugu: umeek Olentzerori eta Mari Domingiri gutuna emango dioten unea, alegia. Hori 12:00ak eta 14:00ak bitartean izango da.

 

Eta goizari gogotsu eta indartsu eusteko, berriz, jana eta edana banatuko eta salduko dugu. Atxutxiamaikakoei esker txorizoa nahi beste izango da, eta, okerrik ez bada, taloak jateko aukera ere egongo da.