Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mikel Markezek euskal kantagintzaren errepaso historikoa egingo du

Mikel Markezek euskal kantagintzaren errepaso historikoa egingo du

2016/06/20

Tertuliak programak gonbidatuta etorriko da Errenteriako musikaria Elgoibarrera, ekainaren 22an. Kultur Etxeko sotoan izango da kantaldi-hitzaldia, arratsaldeko 18:30ean hasita. Irekia izango da, eta doan.

Ez da erreza euskal kantagintzaren errepaso historikoa egitea, baina hori da Mikel Markezi eskatu dioguna, eta pozarren onartu du gure gonbitea. Etorriko da Elgoibarrera, eta euskal kantagintzaren errepasoa egingo du, bere gitarra eskuetan hartuta. Kantalditik izango du Mikelen emanak, baina hitzaldiaren itxura ere hartuko du tarteka. 

 

Tertuliak programak antolatu du kantaldi-hitzaldia, baina ateak zabal-zabalik egongo dira nahi duten guztientzat, Tertuliak programan parte hartu ala ez.

 

Kultur Etxeko sotoan izango da ekitaldia, ekainaren 22an, arratsaldeko 18:30ean hasita, eta ez da sarrerarik ordaindu beharko.

 

Tertuliak programa Elgoibarko Izarrak, Elgoibarko Udalak, AEK euskaltegiak eta Udal Euskaltegiak kudeatzen dugu elkarlanean, eta Mikel Markezen emanaldirako Sinüose kultur elkartearen lankidetza izan dugu.