Maiatzaren 3an izango da aurtengo "Erromeria familian"
Hurrengo ostiralean, maiatzak 3, izango da Udal Ludotekak, Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolak eta Atxutxiamaikak antolatzen dugun "Erromeria familian" egitasmoa. Aurtengoan, gainera, Haritz Euskal Dantzari taldearekin elkarlanean dihardugu.
17:30ean izango dugu zita Azkue auzoko zelaian. Ludotekak eta Atxutxiamaikak jolasgune bat jarriko dugu bertan eta umeek eta familiek, oro har, material ezberdinekin jolasteko eta esperimentatzeko aukera izango dute.
18:30ak aldera, Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako umeen erromeria izango dugu eta musikariek jotzen duten musika dantzatzeko aukera izango dugu bertaratutakook.
Ondoren, Inguma erromeria gidatua izango dugu eta Haritz euskal dantzari taldearekin batera, dantzak ikasi eta dantzatzeko aukera izango dugu.
Bertan afaltzeko aukera ere luzatu nahi diegu herritarrei. Norberak dakarrena afalduko dugu zelaian bertan, hala nahi dugunok. Horretarako, manta bat ekartzea gomendatzen dugu.
Jarduera hau udalarekin eta San Roke lokal sozialarekin lankidetzarekin garatuko da.