Maiatzaren 30ean izango da Elgoibarko Izarraren aurtengo Batzar Orokorra
Bi helburu nagusi izango ditu bilerak: 2023an egindakoaren errepasoa egitea izango da bat, eta, bigarrena, 2024an egiten dihardugunaren atzean dagoena azaltzea.
Elgoibarko Izarrako bazkideek jaso duzue dagoeneko aurtengo Batzar Orokorrerako gonbita, elkarteko lehendakariak sinatuta. Elkarteak egiten duenaren berri bazkideei emateko izaten da Batzar Orokorra, eta hauek izango dira aurtengo gaiak:
· 2023ari errepasoa eta 2024rako egitasmoak.
· Galdera-erantzunak.
EGUNA: maiatzak 30, osteguna
ORDUA: 18:30
TOKIA: Aita Agirre kulturguneko Areto Nagusian
Besterik gabe, maiatzaren 30ean elkarrekin izango garelakoan, eskerrik asko.
Elgoibarko Izarra
Amaia Sastre Osoro