Lekaixoka! Prest dauzkagu Kilometroak jaira joateko autobusak
Oñatin izango da aurten Gipuzkoako ikastolen aldeko Kilometroak jaia. Irailaren 24an izango da jaia, eta hil honen 11tik aurrera egongo da autobuserako txartelak erosteko aukera.
Kilometroak jaia urriko lehen domekan izaten da, baina asteburu horretan San Migel jaiak direnez Oñatin, astebete aurreratu dute jaia antolatzaileek.
Urtero moduan, Kilometroak jaira joateko autobusak antolatu ditugu, Udalaren babesarekin.
Hona hemen autobusaren gainean jakin beharrekoak:
- Irteera-tokia eta -ordua: 10:00etan, Sigmako autobus-geltokian.
- Itzuera: 20:00etan , Oñatin.Prezioak: 8 € / Elgoibarko Izarrako bazkideek 7 €
- Izena eman eta txartelak erosteko: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea (Ubitarte 4)
- Bulego-ordutegia: 08:30 - 14:00 / 16:00 – 18:00
- Txartelak erosteko azken eguna: irailak 21.