LAN ESKAINTZA
Elgoibarko Izarrak aldi baterako Atxutxiamaikarako aisia hezitzaileko koordinatzailea behar du.
LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK:
o Aldenik-alden programa koordinatzea (9-12 urteko umeen hizkuntza ohituretan eta euskararen erabileran eragiteko egitasmoa).
o Berbazulo koordinatzea (etorri berrientzat euskara errefortzu programa).
o Aisia hezitzaileko ekintzak aurrera eramatea (udalekuak eta abar)
ESKATZEN DA:
o Begirale titulua izatea.
o Aisia hezitzailean lan eskarmentua izatea.
o Euskara maila handia izatea, ahoz eta idatziz.
BALORATUKO DA
o Pedagogia aktiboetan esperientzia edota formazioa izatea (Baso-eskola, Pedagogia berdea, Montessori, Waldorf, etab.).
o Garapen pertsonalerako bestelako gaitasun nahiz praktikak (adimen emozionalaren inguruko ezagutza, disziplina positiboa, entzute aktiboa, komunikazio ez-bortitza, …).
o Parte hartzea, hezkidetza edota inklusioaren inguruko ezagutza izatea.
o Soziolinguistika ezagutzak izatea (hizkuntza aniztasuna, motibazio saioak, …).
o Lan taldeak koordinatzen esperientzia izatea.
o Naturaren inguruko ezagutza edota sentsibilitatea izatea.
o Informatika eta teknologia berrien gaineko ezagutza izatea.
o Psikopedagogia, Pedagogia edo Gizarte Zientzietako antzeko titulazioa izatea.
o Euskalgintzan jardun izana.
o Elgoibarkoa edo ingurukoa izatea.
o Malgutasuna izatea, egutegi eta ordutegiari dagokionez.
o Gida baimena eta kotxea izatea.
ESKAINTZEN DA
o Jardun osoko ordezkapen kontratua.
o Formatzeko aukera.
Curriculuma bidaltzeko azken eguna irailak 9
kudeaketa@elgoibarkoizarra.eus
Zalantzarik izanez gero, deitu lasai 943 74 16 26 edo 643 499 169 eta Amaia Lasagabasterrengatik galdetu