Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak LAN ESKAINTZA

LAN ESKAINTZA

2021/05/05

Elgoibarko Izarrak bi langile behar ditu: Aldi baterako Atxutxiamaikarako aisia hezitzaileko arduraduna eta irailetik aurrera martxan jarriko den natura proiekturako hezitzailea.

AISIA HEZITZAILEKO ARDURADUNA

LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK:

  • Aisia hezitzaile saileko proiektuak eta ekintzak koordinatzea eta aurrera eramatea (familia programa, udalekuak, nerabeak, euskara errefortzuak...)
  • Lantalde profesionala koordinatzea
  • Elkartegintza eta herrigintza sustatzea

 

 ESKAINTZEN DA:

  • Jardun osoko ordezkapen kontratua.
  • Formatzeko aukera.

 

ESKATZEN DA:

  • Zuzendari titulua izatea.
  • Aisia hezitzailean lan eskarmentua izatea.
  • Euskara maila handia izatea, ahoz eta idatziz.

 

BALORATUKO DA:

  • Pedagogia aktiboetan esperientzia edota formazioa izatea (Baso-eskola, Pedagogia berdea, Montessori, Waldorf, etab.).
  • Garapen pertsonalerako bestelako gaitasun nahiz praktikak (adimen emozionalaren inguruko ezagutza, disziplina positiboa, entzute aktiboa, komunikazio ez-bortitza, …).
  • Soziolinguistika ezagutzak izatea (hizkuntza aniztasuna, motibazio saioak, …).
  • Psikopedagogia, Pedagogia edo Gizarte Zientzietako antzeko titulazioa izatea.
  • Parte-hartzea, hezkidetza edota inklusioaren inguruko ezagutza izatea.
  • Naturaren inguruko ezagutza edota sentsibilitatea izatea.
  • Lan taldeak koordinatzen esperientzia izatea.
  • Euskalgintzan jardun izana.
  • Informatika eta teknologia berrien gaineko ezagutza izatea.
  • Elgoibarkoa edo ingurukoa izatea.
  • Malgutasuna izatea, egutegi eta ordutegiari dagokionez.
  • Gidabaimena eta autoa izatea.

 

NATURA PROIEKTURAKO HEZITZAILEA

Natura proiektu pilotuaren helburua, aisialdi euskalduna eta hezitzailea eskaintzea da, haurren garapen integralean positiboki eraginda eta naturak eskaintzen dituen onurak aprobetxatuta.

 

ESKAINTZEN DA:

  • 2021eko irailetik hilean 30 orduko lan-kontratua.
  • Arratsaldeko jarduna.
  • Proiektu berritzaile baten parte izateko aukera.

 

ESKATZEN DA:

  • Aisia hezitzailean lan eskarmentua izatea.
  • Euskara maila handia izatea.

 

BALORATUKO DA:

  • Begirale titulua edota hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea.
  • Pedagogia aktiboetan esperientzia edota formazioa izatea (Baso-eskola, Pedagogia berdea, Montessori, Waldorf, etab.).
  • Naturaren inguruko ezagutza edota sentsibilitatea izatea.
  • Garapen pertsonalerako bestelako gaitasun nahiz praktikak (adimen emozionalaren inguruko ezagutza, disziplina positiboa, entzute aktiboa, komunikazio ez-bortitza, …).
  • Parte-hartzea, hezkidetza edota inklusioaren inguruko ezagutza izatea.
  • Psikopedagogia, Pedagogia edo Gizarte Zientzietako antzeko titulazioa izatea.
  • Elgoibarkoa edo ingurukoa izatea.
  • Euskalgintzan jardun izana.
  • Malgutasuna izatea, egutegi eta ordutegiari dagokionez.
  • Gidabaimena eta autoa izatea.

 

Curriculuma bidaltzeko azken eguna maiatzak 17

kudeaketa@elgoibarkoizarra.eus

Zalantzarik izanez gero, deitu lasai 943 74 16 26 edo 643 499 169 eta Amaia Lasagabasterrengatik galdetu