Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lan-deialdia

Lan-deialdia

2018/01/29

Elgoibarko Izarrak aldi baterako Ludotekako hezitzaile lanpostua betetzeko lan-deialdia egiten du. Curriculumak aurkezteko epea: otsailak 6, asteartea.

ESKAINTZEN DA:

  • 30 orduko lan kontratua
  • Amatasun baimen baten ordezkapena.

ESKATZEN DA:

  • Gizarte Hezkuntzako,  Gizarte Laneko,  Gizarte Zientzietako edo antzeko erdi edo goi-mailako titulazioa izatea.
  • 3. hizkuntza eskakizuna, EGA edo titulu baliokideren bat.

 Baloratuko da:

  • Aisialdian lan-eskarmentua izatea.
  • Jarrera dinamikoa eta sortzailea izatea.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.
  • Haurtzaroaren eta haurren errealitatearen ezagutza.
  • Planifikatzeko, ebaluatzeko eta antolatzeko gaitasuna izatea.
  • Euskalgintzan jardun izana.
  • 4. hizkuntza eskakizuna izatea.
  • Psikopedagogia, Pedagogia edo Gizarte Zientzietako antzeko goi mailako unibertsitate titulazioa izatea.
  • Espezializazio ikastaroak izatea.
  • Informatika eta teknologia berrien gaineko ezagutza izatea.
  • Elgoibarkoa izatea.
 
Curriculumak aurkezteko epea: otsailak 6, asteartea

Ubitarte 4, behea. 20870 Elgoibar / atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.eus