Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lan-deialdia

Lan-deialdia

2015/06/11

Elgoibarko Izarrak, gaztelekurako hezitzaile lanpostua betetzeko, lan-deialdia egiten du. Curriculumak aurkezteko epea: ekainak 22, astelehena.

ESKAINTZEN DA:

  • Egun erdiko lanaldia.
  • Urtebeterako lan-kontratua.

 

ESKATZEN DA:

  • Gizarte Hezkuntzako,  Gizarte Laneko,  Gizarte Zientzietako edo antzeko erdi edo goi-mailako titulazioa izatea.
  • 3. hizkuntza eskakizuna, EGA edo titulu baliokideren bat.

 

Baloratuko da:

  • Aisialdian lan-eskarmentua izatea.
  • Jarrera dinamikoa eta sortzailea izatea.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna. 
  • Nerabezaroaren eta nerabeen errealitatea ezagutzea.
  • Planifikatzeko, ebaluatzeko eta antolatzeko gaitasuna izatea.
  • Euskalgintzan jardun izana.
  • 4. hizkuntza eskakizuna izatea
  • Psikopedagogia, Pedagogia edo Gizarte Zientzietako antzeko goi mailako unibertsitate titulazioa izatea.
  • Espezializazio ikastaroak izatea
  • Informatika eta teknologia berrien gaineko ezagutza izatea.
  • Elgoibarkoa izatea.
 
Curriculumak aurkezteko epea: ekainak 22, astelehena

Ubitarte 4, behea. 20870 Elgoibar / atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.eus