"Kanela, kalabaza, gatxak" ipuina argitaratu dugu
Duela urtebete sortu zuten Naiara Martinek eta Ane San Martinek 'Kanela, kalabaza, gatxak' ipuina, Gaba Beltzaren harira, egun hori bera testuinguruan kokatzeko eta umeekin heriotzaren gaia lantzeko. Salgai jarri dugu ipuina, nahi duenak eros dezan.
Ipuin pertsonala izanik, sentimenduetara iritsi nahi zuen San
Martinek bere marrazkiekin, eta horretarako akuarela erabili zuen.
Kolore suabeak aukeratu zituen, eta eta irudi apur bat efimeroak
marraztu zituen, istorio guztiari osotasuna emateko. Ipuina euskarri digitalean argitaratu zuten iazko ediziorako, eta bideoa ikastetxeetara zabaldu zuten.
Aurten
pausu bat harago joan dira, eta ipuina paperean argitaratu dute. Testua
apur bat egokitu, eta ilustrazioak osatu dituzte horretarako.
Estreinako liburua izan da bientzat, eta gustura geratu dira
emaitzarekin. Mila ale kaleratu dituzte, eta asmoa hezkuntzako eragileen
artean zabaltzea da; ikastetxeetara, ludoteka eta gaztelekura, beste
euskara elkarte batzuetara...
Salgai jarri dugu ipuina, Elgoibarko Izarraren bulegoan (5€, bazkideek 4,5€) (09:00-17:00 bitartean) eta Pitxintxun (5€).
Gustukoa izatea espero dugu.