Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eskulanak eta ikuskizunak Kalebarren plazan

Eskulanak eta ikuskizunak Kalebarren plazan

2016/12/20

Neguko oporraldiaren barruan, Ludotekak eta Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak, udalarekin lankidetzan, kaleko eskaintza berezia antolatu dute herriko haur guztientzat. Abenduaren 26an hainbat eskulanekin batera Niala magoaren ikuskizuna egongo da Kultur Etxeko Sotoan, eta abenduaren 28an, toki berdinean, tailerrak eta Pello Añorga ipuin kontalaria.

Neguko oporraldia borobiltzeko, herrira begirako eskaintza gehigarri bat antolatu dugu, irekia, izen ematerik gabe eta kalean egingo dena. 

Abenduaren 26an kultur etxe parean tailerrak egongo dira: aurpegi margoketa, tailerrak gehi ikuskizuna

Tokia: Kultur Etxe pareko plaza

Ordua: 16:00-17:30

Tailerrak amaitu ostean, Niala magoa egongo da sotoan (5 urtetik gorakoentzat)

Tokia: Kultur Etxeko Sotoa

Ordua: 17:30

Abenduaren 28an kultur etxe parean tailerrak egongo dira: tailerrak gehi ikuskizuna

Tokia: Kultur Etxe pareko plaza

Ordua: 16:00-17:30

Tailerrak amaitu ostean, Pello Añorga ipuin kontalaria Sotoan (4 urtetik gorakoentzat)

Tokia: Kultur Etxeko Sotoa

Ordua: 17:30