JOSTAILU ERAKUSKETA Jostailuen aukeraketa: zer hartu kontuan?
Azaroaren 24tik 26ra jostailu erakusketa antolatu dute Ludotekak, Gaztelekuak, Atxutxiamaikak eta Gazte Asanbladak, Udalarekin lankidetzan. Bertan, 60 jostailutik gora ezagutzeko aukera egongo da. Eta jostailuen aukeraketan kontuan hartu beharrekoak azalduko ditugu, izan ere, jostailuak ondo pasatzeko tresna izanda, komunikaziorako, lotura afektiborako edota balio hezitzaileak lantzeko ere oso egokiak dira.
JOSTAILU ERAKUSKETA: Jostailuen aukeraketa: zer hartu kontuan?
Zeinentzako? 2-18 urte bitarteko erabiltzaile eta hauen gurasoentzako
Non? Kultur Etxeko Sotoan
Noiz?
- Azaroak 24, osteguna. 17:00-19:30
- Azaroak 25, ostirala. 17:00-19:00*
*Azaroak 25, ostirala. 21:00-00:00 bitartean gaztetxean pintxo-jolas dastaketa. Mahai jolasetan jolasteko aukera etxe eta lagun giroan. Nerabe eta gazte guztientzat (adinez zein arimaz).
- Azaroak 26, zapatua. 11:30-13:30