Jon Sarasua izango da Zergatik eta zertarako euskaldun? ekimeneko lehen gonbidatua
“Herrigintzaren behelainotik” izango da gaur, martxoak 23, Sarasuak emango duen hitzaldiaren izenburua. Kultur Etxeko hitzaldi gelan, arratsaldeko 19:00etan hasita.
Euskal herrigintzak, hainbat arlotan, ekimen eta meritu handiko aroa bizi izan du azken hamarraldi askotan. Badira arrazoiak pentsatzeko ibilbidean behelainoa sartu zaigula, iparra lausotzen duten faktore berriak gurutzatu direla. Horiek apur bat aletu eta galdera baten inguruan jardungo dugu: zein izan daitekezke norabide edo ipar baten elementuak? Eta, nolakoa izan daiteke behar dugun erreakzioaren egitura?
Jon Sarasua herrigintzako eragilea da zenbait arlotan, unibertsitateko irakaslea eta kulturgilea da, eta munduko hainbat komunitatetan hizkuntza-lankidetzan ari da.
Eguna: martxoak 23, osteguna
Ordua: 19:00
Tokia: Kultur Etxeko hitzaldi gela
ANTOLATZAILEA: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea LAGUNTZAILEA: Elgoibarko Udala