Jalgi hadi plazara! ekimena izango dugu ostiral honetan
Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldeak antolatuta, Jalgi hadi plazara! ekimena izango dugu ostiral honetan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Hasteko, giza katea izango da 19:00etan, Kalegoen plazan hasita, eta ondoren, Plazera plazara jaialdia, 19:30ean, Maalako parkean.
Elgoibarko Izarrak koordinatzen du Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldea, eta talde hori 2013an hasi zen Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltako ekimenak prestatu eta antolatzen. Ekimen horien helburu nagusia elgoibartarron euskaltasuna aldarrikatzea da; gure euskaldun izateko borondatea plazaratzea, eta, batez ere, hiru ezaugarri dituzte antolatzen ditugun ekimenak:
- Parte-hartzaileak dira: herriko elkarteak eta herritarrak dira protagonistak.
- Herriko kale eta plazetara irteten gara euskaldunak garela eta izan nahi duguna esatera.
- Jai-giroan aldarrikatzen dugu euskaltasuna.
Jalgi hadi plazara!
Hori da aurtengo ekimenari jarri diogun izenburua. XVI. mendean Bernat Etxeparek egindako aldarrikapena da, baina, gure ustez, oraindik ez du gaurkotasunik galdu. Euskararen kontua plaza publikora atera nahi dugu, eta hori da abenduaren 2an egingo duguna.
Aurtengo egitasmoa:
Bi atal nagusi izango ditu aurtengo ekimenak:
- Giza katea: Kalegoen plaza eta Maalako parkea lotuko dituena, 53 elkarte eta 500 herritarren parte-hartzearekin.
- Plazera plazara jaialdia: Maalako parkean izango da, 16 elkarteren parte hartzearekin, eta, besteak beste, karaokeak, esketxak, koreografiak, dantzak, poesia eta euskal txirigota ikusi eta entzungo dira.
Giza katea 19:00etan irtengo da Kalegoen plazatik, baina parte hartu behar dutenek 18:30ean azaldu behar dute plazara. Plazera plazara jaialdia, jaialdia, berriz, 19:30ean hasiko da, giza katea Maalara iristen denean.
Bi bideotan jasoko dugu dena
Egun horretan ikusi eta bizi izandakoa gordetzeko, bi bideo sortuko ditugu:
- Bideo ofiziala, giza kateko eta Plazera plazara jaialdiko irudiekin eta herritarren testigantzekin osatuko duguna, 12 minutukoa.
- Herri-BIDEOA: herritarrek mugikorrarekin grabatutako irudiekin osatuko dugun bideoa. Herri-BIDEOA sortzeko, elkarte bakoitzeko lagun bat izendatzea proposatu dugu. Mugikorrarekin kalera irten eta 10 segundoko bideoak grabatzea, hain zuzen ere. Nahi beste graba daitezke eta elgoibar365@gmail.com helbidera bidali behar dira. Abenduaren 5erako bidali behar dira bideoak.
GIZA KATEAn parte hartuko duten elkarte eta erakundeak |
|||
Hurrenkera |
Elkarte-erakundea |
Hurrenkera |
Elkarte-erakundea |
1 |
Erraldoiak |
28 |
Sare |
2 |
Udal Txistulariak |
29 |
LAB |
3 |
Udalbatza |
30 |
Udal Euskaltegia |
4 |
Elgoibarko Izarra |
31 |
Sortu |
5 |
Gazte Asanblada |
32 |
Morkaiko |
6 |
Jaiki gazte taldea |
33 |
IMH |
7 |
Herri Eskola |
34 |
EAJ |
8 |
Ikastola |
35 |
Txankakua |
9 |
Elgoibarko Lagun taldea |
36 |
Sanlo |
10 |
Institutua |
37 |
Meka |
11 |
Gure Esku Dago |
38 |
Stop deshaucios |
12 |
EA |
39 |
Prekarietatea |
13 |
AEK euskaltegia |
40 |
Urnobitza |
14 |
Haizea |
41 |
Loreak emakume-taldea |
15 |
Igeriketa-taldea |
42 |
Kalamua guraso-elkartea |
16 |
Mintxeta atletismo taldea |
43 |
Ikastolako gurasoak |
17 |
Musika Eskola |
44 |
Altzola Zubibai |
18 |
Dultzaineroak |
45 |
Aire andaluz |
19 |
Ongarri zine-kluba |
46 |
Udal langileak |
20 |
Lagunak pilota-eskola |
47 |
Haritz dantzari-taldea |
21 |
Errigora |
48 |
Danobat |
22 |
Haurreskola |
49 |
Mauxitxa txaranga |
23 |
Eskuz |
50 |
Kontsumo taldea |
24 |
Nagusilan |
51 |
Kale kantariak |
25 |
Egur |
52 |
60 + |
26 |
Tenis |
53 |
Musika Eskolako trikitilari taldea |
27 |
CD Elgoibar |
|
|
PLAZERA PLAZARA jaialdian parte hartuko duten elkarte eta erakundeak
|
|
Elkarte-erakundea |
Egingo dutena |
Aurkezpena |
Ainhoa Mendibil |
Musika Eskola |
Musika, kantua eta dantza: Guk euskaraz |
Aire andaluz |
Dantza (sevillanak) |
Loreak emakumeak |
Poesia errezitaldia |
Elgoibarko Izarra |
Euskal txirigota |
Gure Esku Dago |
Karaokea: Gure Esku Dago |
Herri Eskola |
Karaokea: Txantxangorria naiz |
Ikastola |
Koreografia: Gora gure ikastola! |
Kale kantariak |
Kantua: euskal kanten popurria |
Kalamua guraso elkartea |
Errezitaldia: Euskararen patua |
EAJ |
Karaokea: Aldapan gora! |
Udalbatza |
Karaokea: Euritan dantzan! |
Institutua |
Koreografia: Hona bostekoa! |
AEK euskaltegia |
Esketxa |
Haritz dantzari-taldea eta dultzaineroak |
Dantza, jendearekin batera |
Mausitxa txaranga |
Beitxu, beitxu! |