Jakoba Errekondoren “Bizi baratzea” hitzaldia, irailaren 28an
Baratzari, lorategiari, etxe barruko landareei, fruta-arbolei, eta basoari lotutako galderei eta zalantzei erantzuteko saioa izango da, batez ere.
Elgoibarko Izarrak duen Kulturekintza programaren baitan, irailaren 28an Jakoba Errekondo (Usurbil, 1961) etorriko da Elgoibarrera, Bizi baratzea hitzaldia ematera. Bizi baratzea da Jakobak idatzitako azken liburuaren izenburua, eta horren aurkezpena egingo du.
Baina, batez ere, jendearen galderei erantzun eta zalantzak argitzeko izango da hitzaldia. Besteak beste, baratzari, lorategiari, etxe barruko landareei, fruta-arbolei, eta basoari lotutako galderei eta zalantzei erantzuteko saioa izango da Jakoba Errekondorena.
Eguna: irailak 28, asteazkena
Ordua: 18:00
Tokia: Kultur Etxeko hitzaldi-gela
Hitzaldia Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udaleko Ekonomia Sustatzeko sailak antolatu dugu elkarlanean.