Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ipuinak Familian

Ipuinak Familian

2018/10/31

Kiribilduz egitasmoaren baitan "Ipuinak Familian" izeneko programa berria jarriko dugu martxan azaroa eta abendua bitartean. Igande arratsaldetan gauzatuko da eta bertaratzen diren familiek ipuinez gozatzeko aukera izango dute: ipuinak ezagutu, kontaketak partekatu, kontaketarako modu berriekin esperimentatu...

Ipuinak Familian.

Hizkuntza sozializazioan eragiteko asmoz eta, aldi berean, ipuinek ematen dituzten aukerez jabetzeko, programa berria antolatu dugu Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoaren baitan HH2-LH1ko ume eta euren familientzat. Izan ere, ipuinak zentrora ekarriz eta euskara oinarri izanda, gai ugari landuko ditugu era ludiko eta dibertigarri batean.

Ipuinak kontatzeko modu ezberdinak daude; guztiak baliagarriak eta onargarriak, hori bai, badaude irizpide jakin batzuk kontutan hartu behar direnak kontaketetan. Horreratako, hezitzaile bat egongo da irizpide horien inguruan hitz egin eta saioaren nondik norakoak dinamizatzeko, baina protagonistak familiak izatea nahi dugunez, guztion artean eraikiko dugu saioen teoria eta praktika. Hezitzaileak baliabideak eramango ditu, baina elkarrekin eraikiko ditugu saioak.

 Helburua: Euskararen sozializazioa oinarri izanda, ipuin berrien ezagutza eta esperimenzioa, ipuinen kontaketan murgildu eta guztion artean ipuinen bildumatxo bat sortzea.

Saioetara ume bakoitzeko heldu bat etorri beharko da. Horrela, helduaren eta haurraren arteko harremana eta atentzioa bermatuko dugu, ipuinen inguruan lortzen den atxikimendua aprobetxatuz, momentu berezia lortuz eta tarte horretaz gozatuz.

 

INFORMAZIO PRAKTIKOA

Azaroa eta abendua bitartean hiru saio egingo ditugu Kultur Etxeko Sotoan eta garrantzitsua izango da denetara etortzea, saioek jarraipena izango baitute.

1. Azaroaren 11n, 16:30ean

2. Azaroaren 25ean, 16:30ean

3. Abenduaren 16an, 16:30ean (ipuin kontalari batekin bukatuko dugu saioa).

Izen ematea: "KLIK"

Izen ematea azaroaren 6ra arte izango da

Prezioa: 5 € bikoteko (hiru saioak)

Informazio gehiago: 943 74 16 26 (Jon) edo aisialdia@elgoibarkoizarra.eus

Programa hau Udalarekin lankidetzan gauzatuko da.