Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Iñaki Perurenak harriarekin duen maitasun istorioa

Iñaki Perurenak harriarekin duen maitasun istorioa

2017/06/19

Tertuliak programak gonbidatuta etorriko da Leitzako harri-jasotzailea Elgoibarrera, ekainaren 22an. Emankizun poetikoa izango da, Kultur Etxeko sotoan, arratsaldeko 19:00etan hasita. Irekia izango da, eta doan.

Harria, maitasun istorioa. Hori da emanaldiaren izenburua. Iñaki Perurena harriarekin datorkigu oraingoan ere, baina ez ohiko moduan. Harriarekin izan duen istorioa modu berezian azalduko digu ordubete inguru irauten duen emankizun poetikoan. Emankizunarekin batera erakustaldia ere egingo du. Berak dioen moduan "harria urteetako bidelaguna izan da; bizi osoa daramat harriarekin, eta berarekin jarraitu nahi dut. Ezingo nuke sufritu nire harri gainean hautsa ikustea eta, era berean, hautsak harrotu nahi nituzke. Arnas berritzeak bizia ematen dit, eta ingurukoek ere neurri batean hori bizitzea nahiko nuke".

Harria, metafora bihurtzen du Iñakik emanaldian.

 

Tertuliak programak antolatu du emanaldia, baina ateak zabal-zabalik egongo dira nahi duten guztientzat, Tertuliak programan parte hartu ala ez.

 

Kultur Etxeko sotoan izango da ekitaldia, ekainaren 22an, arratsaldeko 19:00etan hasita, eta ez da sarrerarik ordaindu beharko.

 

Tertuliak programa Elgoibarko Izarrak, Elgoibarko Udalak, AEK euskaltegiak eta Udal Euskaltegiak kudeatzen dugu elkarlanean, eta Udaleko Kultura Sailaren laguntza jaso dugu ekimena antolatzeko.