Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hurrengo urteetarako egitekoak eta egiteko moduak erabakitzera goaz

Hurrengo urteetarako egitekoak eta egiteko moduak erabakitzera goaz

2022/03/24

2023ko martxoan 60 urte beteko ditu Elgoibarko Izarrak. Mugarri egokia begitandu zaigu etorkizunari begira jartzeko; Elgoibarko Izarraren egitekoak eta egiteko moduak erabakitzeko. Bazkideen parte-hartzearekin egin nahi dugu.

Elgoibarko Izarrak hurrengo urteetan egin behar duena erabakitzea da helburua. Egitekoak eta egiteko moduak definitzea. Iaz azken 30 urteetan egindako lanaren balorazioa egin genuen (balorazio-dokumentua), eta aurten etorkizunari begira jarriko gara.

Horretarako, eztabaidarako dokumentu bat sortu dugu (hemen), eta bazkide guztiok gonbidatu nahi zaituztegu berau irakurtzera. Irakurri eta zuen iritziak ematera; irakurri eta ekarpenak egitera.

 Apirilaren 29ra arteko epea izango duzue horretarako.

 Iritziak eman, ekarpenak egin edota zalantzak argitzeko:   

Aita Agirre kulturgunea 3, 3 ezkerra.

943 74 16 26 (Imanol)

elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus

 

 Zu ere Elgoibarko Izarra zara. Erabaki elkartearen etorkizuna!