HITZALDIA: “Akitania-Baskonia eta franko karolingioen erresuma aurrez aurre”.
Goi erdi aroa: Erromaren gainbeheratik Iruñeko erresumaren sorrerara. Mende ilunak argitzen zikloaren bigarren hitzaldia izango dugu bihar, osteguna. Aita Agirre kulturgunean izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita.
Hitzaldi honetan erreparatuko zaie, besteak beste, Baskoniako Dukerriaren sorrerari, franko merovingio eta karolingioen eraginari, eta baita Akitania-Baskoniako Dukerri burujabe bikoitzaren goraldi eta gainbeherari ere. Eta aztertuko da, baita ere, nola gerra higatzailearen dialektikak Garona ibaiaren atarira ekarri zituen indar karolingioak Eliza lagun harturik. Gainera, arreta berezia eskainiko zaie gerra luze hartako (711-768) gertakizunei.
Hizlaria Iñaki López de Luzuriaga izango da. Historia gaietako ikertzailea eta dibulgatzailea da Iñaki, eta wikilaria ere bada. Euskal filologian tituluduna eta humanitate digitaletako graduondoduna da, eta baita Nabarralde eta UEUko kide.
Eguna: apirilak 27, osteguna
Tokia: Aita Agirre kulturguneko areto nagusia
Ordua: 19:00
Antolatzaileak: Ilunberri Achademia eta Elgoibarko Izarra
Laguntzailea: Elgoibarko Udala