Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hazi bilketa eta mikologia irteera

Hazi bilketa eta mikologia irteera

2024/10/21

Morkaiko Mendizale Elkarteak, Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak eta Elgoibarko Baso Biziak elkarteak garatzen dugun "Gure natura ezagutzen" programak, Karakate Mikologia Elkartearekin, Elgoibar Ikastolarekin eta Elgoibarko Herri Eskolarekin elkarlanean, urriaren 27rako "hazi bilketa eta mikologia irteera" antolatu dugu. Ibilbidean zehar Aranzadi mikologia taldeko Unai Fernandes izango dugu gida lanetan.

Horretarako, Maalako parkean elkartuko gara 09:30ean eta Morterika ingurura joango gara oinez. Ekintzari Herri Eskolan emango diogu amaiera.

Mendiko arropa eta oinetako egokiez gain, jatekoa eta edatekoa eramatea gomendatzen dugu. Haziak eta perretxikoak biltzeko telazko poltsak ekartzea ere eskertuko genuke. Baita perretxikoak mozteko laban bat ere.

Plazak mugatuak dira eta izen ematea astelehenean, urriak 21, zabalduko da goizeko 09:00etan.

 Izena emateko, egin klik

Ekintza hau udalaren babesarekin garatuko da.