Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Haurren aurrean, helduok heldu hitzaldia, azaroaren 9an

Haurren aurrean, helduok heldu hitzaldia, azaroaren 9an

2021/11/03

0 eta 12 urteko umeekin harreman zuzena duten helduen arteko hizkuntza portaerari eragiteko sentiberatze eta kontzientziatze saio parte hartzailea emango du Paula Kasaresek.

Haurrak, hizkuntza edo hizkuntzak ikasten dituztenean, hizkuntzen gaineko jakintza soziokulturalez ere jabetzen dira. Haurrek hizkuntza —kodea— ez ezik hizkuntza erabiltzeko gizarte arauak (norekin egin eta norekin ez, noiz erabili eta noiz ez, noiz hizkuntza aldatu...) bai eta hizkuntzen arteko hierarkia ere barneratzen dituzte.

Haurrak hari zuzenean egiten zaion modutik ez ezik, ingurukoek beren artean egiten duten moldetik ere ikasten du hizkuntza. Hizkuntzarekin batera, haurrak mintzairari loturiko balio eta eredu sozialak ere barneratzen ditu.

Saio parte hartzaile honetan umeen hurbileko helduen hizkuntza portaeren garrantziari eta estrategiei buruz jardungo du Paula Kasares adituak.

 

Eguna: azaroak 9, asteartea

Ordua: 17:00

Tokia: Aita Agirre kulturguneko areto nagusian

 

Paula Kasares (Iruñea, 1969), Euskal Filologian nahiz Antropologian graduduna eta Soziolinguistikan doktorea da. UPNA/NUPeko Giza eta Hezkuntza Zientzien Saileko irakasle dihardu. Haurren hizkuntza sozializazioaren eta familien hizkuntza politikaren arloetan ikertzailea. Hiru libururen eta hainbat artikulu zientifikoren egilea.

 

OHARRA: zaintza-zerbitzua izango da.  Behar duenak aurretik jakinarazi behar du, azaroaren 5a baino lehen Elgoibarko Izarrara deituta (943 74 16 26). 

 

Antolatzaileak:

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea, Elgoibarko Udala, Elgoibar Ikastola, Elgoibarko Herri Eskola, Elgoibarko Haurreskoa eta Ludoteka