H.H.2-4koentzako UDABERRIKO ESKAINTZA
Aurtengoan ere, badator gure txikienentzako eskaintza.
Programazio zabala eskainiko da.
H.H.2koentzako soto txokoak eskainiko dira eta H.H.3-4koentzako txokoak.
Gainera, apirilaren 12 eta 21ean, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara ere, SotoTK eskainiko da. Sarrera doan eta librea izango da, hau da, izen ematerik gabe eta haurrek heldu batekin lagunduta etorri beharko dute. Espazio honen helburua, familian esperimentazio eta esplorazio gunea sortzea izango da jolasa oinarri izanda; honekin, familiei momentu eta esperientzia positiboak sortzeko tokia eskaini nahi zaie.
ANIMATU ZAITEZTE! ONDO PASATUKO DUGU!
IZEN EMATEA
Martxoaren 4tik 18ra eman daiteke izena; online bidez, HEMEN klik eginda edota aurrez Elgoibarko Izarrara etorrita.
Programazioa hau Atxutxiamaikak antolatu du Udalaren lankidetzarekin.