Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gure imajinarioa kantagintzaren bitartez ikastaroak eman duena, kroniketan jasota

Gure imajinarioa kantagintzaren bitartez ikastaroak eman duena, kroniketan jasota

2016/11/15

Bost kronikatan jaso dugu ikastaroak eman duen garrantzitsuena. Ez dago ikusi eta entzun dugun guztia, baina balekoa izan daiteke ikastaroak eman duenaren ideia bat jasotzeko. Irakurtzera gonbidatzen zaituztegu.

Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak elkarlanean antolatu dugun ikastaroa une batean airean egon bazen ere, azkenean osatu genuen 16 laguneko taldea eta gustura egon gara Gotzon Barandiaranen eta Rafa Ruedaren kontuak eta kantuak entzuten. 

 

Ikastaroak eman duenaren laburpena edo sintesia jasotzen saiatu gara bost kronikatan, eta ikastaroan parte hartzeko aukerarik izan ez duzuenokin pentsatuta egin dugu, batez ere. Baliagarria izango duzue euskal idazleen eta musikarien artean sortutako kantagintzak gure imajinarioan laga duen arrastoaren zati txiki bat ezagutzeko.

 

1.- Kronika: Euskal Herria eta euskal herritarrok ulertzeko gakoak azaleratuko dira aztertuko ditugun kantuetan.

2.- Kronika: Herrimina, natura, espetxea, bakea, mespretxua ... erbesteari edota gerrari begiratzeko berbak.

3.- Kronika: Zertarako idatzi eta kantatu?  

4.- Kronika: 1980: zer da euskaldun izatea?

 5.- Kronika: Gaur egun, zein da kantatzeko edo idazteko motiboa