Gurasoak mingainak dantzan jarri nahi ditugu
Euskara ikasten ari bazara eta zure seme-alabekin euskaraz gehiago berba egin nahi baduzu, edo egoera horretan dauden beste guraso batzuei lagundu nahi badiezu, zuen intereseko ekimen baten berri eman nahi dizugu. Atseginez aurkeztu nahi dizugu.
Ekimen honen helburu nagusia da euskara praktikan jartzeko beharra duten gurasoei laguntzea; nola lagundu? Euskara praktikan jartzeko aukerak emanez horren beharra duten guztiei: astero-astero ordubeteko tertulia bat antolatuko da taldekideei ondoen datorkien orduan eta lekuan.
Euskara praktikan jartzeko beharra dutenek (Bidegile izenekoek, euskararen bidea egiten dutenek) euskaraz egiten dutenekin (Bidelagun izenekoekin, euskararen bidea egiten lagunduko dietenekin) elkartzea, eta tertulia horien bidez euskaraz aritzeko erraztasuna lortzea, euskaraz jarduteko lotsa kentzea.
Hiru edo lau laguneko taldeak izango dira gehienez, eta gustuko dituzten gaien inguruan arituko dira berbetan: euskara, kultura, Euskal Herria, politika, gizartea, zinea, kirolak, hobbyak… Giro atseginean egiteko tertuliak dira, eta ondo pasatzeaz gain lagun berriak ezagutuko dituzu.
Egitasmo hau Udalarekin lankidetzan gauzatzen da.
Ekimen honetan interesa izanez gero, hona hemen izena emateko dituzun aukerak:
- Izen-emate orria betez
- Telefono zenbaki honetara deituta: 943 741 626
- Elgoibarko Izarraren bulegoan (Ubitarte 4, behea)