Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Guraso nahiz hezitzaileentzako eskaintza

Guraso nahiz hezitzaileentzako eskaintza

2020/10/13

Kiribilduz proiektuaren baitan, guraso nahiz hezitzaileentzako, oro har, umeen heziketan parte hartzen duten helduentzako, bi hitzaldi antolatu ditu Atxutxiamaika Sailak Udalarekin lankidetzan.

Nola lagundu eskolako lanetan

Etxeko lanek kezka sortu ohi dute gurasoen artean, batzuetan hizkuntza izaten da arrazoi, beste batzuetan, bestelako faktoreak izaten dira laguntzeko oztopo. Horietaz guztietaz jardungo dugu hitzaldi hauetan.

Euskarazko eta gaztelerazko hitzaldiek eduki ezberdina izango dute, euskaraz emango den hitzaldian hizkuntzak bereganatzeaz ere arituko gara, besteak beste.

Urriak 28 de octubre, asteazkena:

15:00, nola lagundu seme-alabei eskolako lanekin?

18:00, ¿cómo ayudar en las tareas escolares si no sabemos euskera?

Hizlaria: Arrate Gisasola, Ebete zerbitzuak.

Tokia: Aita Agirreko Areto Nagusian

Izen ematea urriaren 27ra arte egin ahal izango da

 *Zaintza zerbitzua eskainiko da

Zergatik ez? tailerra

 Euskaltzaleen Topaguneak  sortua da Zergatik ez? euskararen erabilera sozialaren inguruan hausnartzeko tailerra. Tailer horietan, inguruan ditugun hizkuntzekiko harremanaz hausnartu eta euskarari garrantzia handiagoa emateko gakoak ematen dira.

Saioak bi ordu eta erdi irauten du. Hizkuntzen inguruko datu orokorrak, eta mitoak apurtzeko gakoak eskaintzeaz gain, norberaren hizkuntza jarreraz, eta dakartzan ondorioez hasuanrtzeko tartea ere izaten da denbora horretan. Funtsean, saioek euskararekiko jarrera baikorrak sustatu eta hizkuntzaren errealitatearen eta etorkizunaren ikuspegi baikor bat azaleratzea dute helburu. Besteak beste, euskara goxoki bat dela defendatzen da tailerrean, eta gozatzeko gonbitea luzatu. Hartzaile potentzialak euskaraz jakin bai, baina erabileran zer hobetua duten euskal hiztunak dira.

Azaroak 7, larunbata:

10:00-11:30 Zergatik ez?  Euskararen erabileran aurrerapausoa ematen laguntzeko tailerra.

Hizlaria: Naiara Martin, Elgoibarko Izarra.

Tokia: Aita Agirreko Areto Nagusian

 Izen ematea azaroaren 4ra arte egin ahal izango da

 *Zaintza zerbitzua eskainiko da

Izen ematea

Tailerretan izena emateko: klik

Informazio gehiago 943 74 17 46

atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.eus

 

Segurtasuna

Segurtasun tartea mantenduko da eta higiene arauak beteko dira