Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak ´Gu berri bat sortu beharra´ elkarrizketa bihar, urtarrilak 21

´Gu berri bat sortu beharra´ elkarrizketa bihar, urtarrilak 21

2025/01/20

´Zergatik eta zertarako euskaldun?´ programaren lehen entrega izango dugu bihar. Jatorri askotariko herritarren integrazioaren gaineko elkarrizketa izango da.

´Zergatik eta zertarako euskaldun?´ programaren aurtengo lehen ekimena izango da, eta Ekhine Eizagirre zarauztarrak Julen Aranguren donostiarra elkarrizketatuko du.

 

Jatorri ezberdinetatik etortzen ari dira eta etortzen jarraituko dute euskaraz ez dakiten herritarrak; guk geuk ekartzen ditugu, behar ditugulako. Eta orain zer? Testuinguru honetan, nola jarraitu gure herria(k) euskalduntzen? Zer nolako harrera egingo diegu euskarara erakartzeko? Non kokatzen da euskara bizilagun berrien integrazio ibilbidean?

 

 

Ekhine Eizagirre Zubiaurre, Kazetaritzan lizentziatua da, eta Gizarte Antropologian graduatua. “Elgoibarko jatorri askotariko herritarren bizipen linguistikoak eta euskararekiko dituzten pertzepzioak” ikerlanaren egilea da, Udalaren Gotzon Garate bekaren baitan.

 

 

Julen Aranguren Aizpurua, berriz, Soziologian lizentziatua da, eta Garapenerako Lankidetzan masterduna. Zarauzko Udaleko Immigrazio eta Kultura aniztasunerako teknikaria da.

 

 

Urtarrilak 21, asteartea

18:30

Aita Agirre kulturgunean

 

Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra eta Elgoibarko Udala.

Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.