Gaur zabalduko da EUSKARALDIA ariketan parte hartzeko izen-emate ofiziala
Gaurkoa egun garrantzitsua da Elgoibarko EUSKARALDIA Taldearentzat. Euskararen alde egotetik euskararen alde egitera pasatzeko beste urrats bat emango dugu. Arratsaldeko 19:00etan da hitzordua, Kalebarren plazan (Kultur Etxe parean).
Hiru izango dira gaurko ekimenaren helburu nagusiak:
1.- Elgoibarko 11-koa aurkeztuko da.
2.- EUSKARALDIAren lokala inauguratuko dugu (Muebles Anton zegoen lokalean).
3.- EUSKARALDIA ariketan parte hartzeko izen-emate ofiziala irekiko da.
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea Elgoibarko EUSKARALDIA Taldeko kide eta koordinatzailea da, eta gaurko ekimenera azaltzeko gonbita egin nahi dizue bazkide guztioi.
EUSKARALDIA ariketari lotutako koplak sortu eta grabatu ditu Elgoibarko EUSKARALDIA Taldeak. Uxue Alberdik idatzi ditu koplak, albokarekin eta panderoarekin Aitor Novak jardun du, eta grabazio-lanak Ander Mujikak egin ditu.