Gaur, uztailak 28, oporrak hartuko ditugu!
Elgoibarko Izarrak ere, beste askok bezala, oporrak hartuko ditu abuztuan. Gaur, uztailak 28, itxiko ditugu bulegoetako ateak, eta hala egongo dira irailaren 1era arte. Hilabete oporretan eman ondoren, irailean buru-belarri ekingo diogu ikasturte berriari, irailetik abendura arteko agendari erantzuteko.
Irailean oporretan egongo bagara ere, abuztuaren 23an BARRENek San Bartolome jaietako ale berezia argitaratuko du. Jaien errepasoa jasotzen duen alea, berriz, irailaren 1ean izango da.
Agenda beteta, irailetik abendura
Irailetik abendura arteko agenda bete-beteta dator, bai. Ikus dezagun izango dugunaren aurrerapena:
Irailean:
- Badator Kiribil!
- Baguaz! bidaia-esperientziak programaren lehen emanaldia, hilaren 26an.
- Gure zuhaitzak landatzen ikastaroa aurkeztuko dugu, hilaren 28an.
Urrian:
- Euskalgintza eta feminismoa uztartuko dituen zikloa, sei ekintzarekin, urriaren 4an hasi eta urriaren 28ra arte.
Azaroan:
- Baguaz! bidaia-esperientziak programaren bigarren emanaldia, hilaren 28an.
Abenduan:
- 365 proiektuaren aurkezpena, abenduaren 3an.
- Euskal Herriko bertsolarien finalerako autobusa, abenduaren 17an.
- Haurrentzako neguko aisia eskaintza, abenduaren 26tik.
- Elgoibarko Izarraren aldeko Tonbola, abenduaren 24an.
- Eguberrietako bertso-jaialdia, abenduaren 28an.
Eta oraindik zer egingo dugun ez badakigu ere, BARREN astekariak 25 urte beteko ditu abenduaren 24an. Saiatuko gara behar bezala ospatzen!
Besterik ez, oraingoz. Abuztua atsedena hartzeko aprobetxatuko dugu eta irailean indarberrituta bueltatuko gara. Bazkide, zuk ere oporrak baldin badauzkazu, disfrutatu, zauden tokian zaudela. Eta oporrik ez daukazuenok, berriz, eutsi goiari, zuen txanda ere iritsiko da-eta.
Izan zoriontsu eta bueltara arte, denoi!