Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gaur oporrak hartuko ditugu!

Gaur oporrak hartuko ditugu!

2023/07/28

Gaur, ostirala, itxiko ditugu Elgoibarko Izarraren bulegoko ateak. Hilabeteko oporrak hartu eta irailaren 1ean bueltatuko gara lanera. Gozatu abuztuan, bazkide, oporrak izan edo ez.

Elgoibarko Izarran hilabeteko oporrak hartuko ditugu gaur. Sanbartolomeetan bueltatuko dira lanera Atxutxiamaika eta BARREN, baina Aita Agirreko bulegoko ateak irailaren 1ean zabalduko ditugu.   

 

Elgoibarko Izarraren Plan Estrategikoa amaitzea izango da, beharbada,  udazkeneko zeregin garrantzitsuena. Urtean zehar misioa, bisioa, balioak, AMIA eta ildo estrategikoak landu eta adostu ditugu, eta, udazkenean, hurrengo bost urteetarako helburuak eta ekintza-plana prestatuko ditugu.

 

Proiektuei dagokienez, BARRENek bere ohiko ibilbidean egingo du aurrera. Eguneroko jardunean barren.eus webgunean eta sare sozialetan, eta asteroko dinamikan BARREN astekariariarekin. Gainera, Debabarreneko gainontzeko komunikazio proiektuekin ere elkarlanean jarraituko dugu, elkarrekin egin dezakegunaren gaineko azterketarekin.  

 

Atxutxiamaikari dagokionez, Berbazulo, Aldenik Alden, Gure natura ezagutuz, Auzoko familiak eta Kiribilduz programak berriz ere jarriko ditugu martxan udazkenean. Gero etorriko dira jolasaren astea, Gaba Beltza, Neguko oporraldia eta abenduaren 24ko kalejira.

 

Bestalde, urriaren 7an Euskara ala Ezkara? jardunaldia izango dugu IMH Campusen. Literatura izango da aurtengo gaia eta irailaren 29ra arte egongo da izena emateko aukera.   

 

Euskararen Historia Soziala Elgoibarren lanarekin ere buru-belarri dihardugu Udalarekin elkarlanean, eta abenduaren 1erako prestatzen ari garen ekimen batean hasko gara lan horren berri ematen.

 

 

Urteari amaiera emateko, Olentzero, Mari Domingi, Elgoibarko Izarraren aldeko Tonbola eta urte amaierako bertso-jaialdia izango ditugu.  

 

Hori, irailetik aurrera daukagunaren laburpena. Ondo-ondo pasa denok eta bueltara arte!