GaraiONera Familia Irteera. Ipuin eguna + NaturArtea
Hizkuntzaren familia transmisioan eragiteko asmoz GaraiOn NaturArtera joango gara bisita antolatu du Atxutxiamaikaren Kribilduz egitasmoak. Ipuin ezberdinez gozatzeko aukera egongo da egun guztian zehar eta Naturarekin egindako artelanak ikusteko aukera izango dute izena ematen duten familiek.
GaraiOnera Familia Irteera
Arabako lautadako Otaza auzoan kokatuta dagoen GaraiOn Sorgingunera joango gara, bertan antolatu duten ipuin egunaz gozatzera. Horrekin batera naturako elementuekin egindako artelanak ikusteko aukera egongo da, bertako parajeak bisitatu, naturarekin harreman zuzena izan eta naturan jolastu.
Ipuinen Eguna
Noiz: irailaren 22an, zapatua.
ORDUTEGIA AURRERAGO ZEHAZTUKO DUGU
Eraman beharrekoa: hamaiketakoa, bazkaria, askaria eta arropa erosoa.
Prezioa: 16€ pertsonako (Elgoibarko Izarrako eta Ludotekako bazkideek 14€) / 2 urte edo gutxiago duten haurrek doan.
Izena emateko: KLIK
Izen ematea irailaren 18ra arte izango da.
Ekintza hau udalarekin lankidetzan egiten da.