Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Galarretako eta inguruko paisaia naturala ezagutzeko irteera

Galarretako eta inguruko paisaia naturala ezagutzeko irteera

2023/09/27

Gure natura ezagutuz egitasmoaren baitan Araba aldera joango gara urriaren 8an Galarretako ehunka urteko haritzak eta bertako eta inguruko paisaia naturala ezagutzeko. Bide batez, Lezeko leize inguruan bazkalduko dugu eta bertako inguru ikusgarriaz gozatzeko aukera izango dugu.

Gutxi gorabehera 6,5 KMko eta 150m-ko desnibeleko mendi ibilaldia egingo dugu. 

Mendiko arropa aproposa, ura eta jatekoa eraman behar dira. 

Lezeko leize inguruan bazkalduko dugu (Egino).

Informazioa: atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.eus

943 74 17 46 (Naiara)

Izena emateko, egin KLIK

Para leer la información en bilingüe haz clic

Ekintza hau udalarekin lankidetzan garatzen da