Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gabriel Arestiren kantuak eta poemak, KORRIKA-ren atarian

Gabriel Arestiren kantuak eta poemak, KORRIKA-ren atarian

2024/03/07

Eñaut Elorrieta musikaria eta Iñigo Astiz idazlea izango ditugu Elgoibarren, Gabriel Arestiren kantuak eta poemak kantatu eta errezitatzen. Martxoaren 12an izango da, Musika Eskolan.

Enplego zoriontsuago bat! da ekimenaren izena, eta KORRIKA kulturalaren baitan antolatu dugu Elgoibarren.   

Euskal literaturaren izen handietako bat da Gabriel Arestirena, eta neurrigabea da hark egindako ekarpena. Hamaika bider irakurri ditugu haren poemak, eta asko izan dira, belaunaldiz belaunaldi, haren testuak musikatzera jo duten musikariak. Baina hain ditugu ezagunak eta ikusiak haren testu eta abesti batzuk, ezen, tarteka, jadanik ez baitugu zer esaten duten ikusten ere. Arestiren testuak irakurtzea eta haren kantak entzutea da arrisku hori saihesteko modurik ziurrena, eta hori da Eñaut Elorrieta musikariak eta Iñigo Astiz idazleak emanaldi honetan proposatzen dutena: Aresti irakurri eta Aresti entzutea.

Sarrera doan izango da.

 

Eguna: Martxoak 12, asteartea.

Ordua: 19:00.

Tokia: Musika Eskolako auditorioa.

Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala eta AEK euskaltegia