Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gaba Beltza aurrera eramateko zure laguntza behar dugu

Gaba Beltza aurrera eramateko zure laguntza behar dugu

2024/10/08

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolak, Udal Ludotekak eta Atxutxiamaikak antolatuko dugun Gaba Beltza aurrera eramateko zure laguntza behar dugu. Egur Arte Tailerraren, Atabal elkartearen eta Uluka Batukaren kolaborazioa ere izango dugu.

Zertarako?

  • Atontzeko tailerretan laguntzeko
  • Txokolatea egin eta banatzeko
  • Zuziak (antortxak) eramateko
  • Ibilbidean zehar girotze lanak egiteko (mozorrotu eta gaba beltzeko pertsonaia gisa joateko)
  • "Perkusioa (zurdo)" jotzeko; zuk eskuak ipini, eta guk aurrez erakutsiko dizugu zer eta nola jo behar duzun
  • Ibilbidean zehar laguntzeko: giza-hesia egin, ur baldeak eraman…

 

 Noiz?

URRIAren 31n,  osteguna.

 Izena emateko, egin klik

Gaba Beltzaren inguruko informazio gehiago jakin nahi baduzu: jatorria, jaia munduan zehar, aurtengo programa, dantzatuko ditugun dantzen tutoriala eta abar, hemen duzu gure webgunea (KLIK)