Feminismoa, euskalgintzarako gogoeta-tresna?
Euskalgintza eta feminismoa, eskutik helduta zikloaren barruan, urriaren 4an Feminismoa, euskalgintzarako gogoeta-tresna elkarrizketa izango dugu. Mari Luz Esteban izango da gonbidatua, eta Uxue Alberdik egingo dio elkarrizketa.
Euskalgintza eta feminismoa uztartzen dihardugu aurtengo zikloan. Baina, badago loturarik bien artean? Zer dute elkarrengandik ikasteko?
Gure artean pentsalari feminista garrantzitsuenetakoa da Mari Luz Esteban, eta euskaltzaletasuna ere ageri-agerikoa du Pedrosa de Valdeporresen (Burgos) jaiotako basauriarrak. Bi mugimenduon arteko harremanez, sinergia posibleez, elkarrengandik ikas dezaketenaz, oztopoez, etorkizuneko kezkez eta erronkez galdetuko diogu, ohi duen zorroztasunez eta taxuz eragin dezan gure pentsamenduan.
- Eguna: urriak 4, asteazkena
- Ordua: 19:00
- Tokia: Kultur Etxeko hitzaldi-gela
- Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea, Elgoibarko Udaleko Euskara Saila eta Elgoibarko Udaleko Berdintasun Saila.
- Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.