Familia Eguna Idortorben
Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak familiengan eragin eta gurasoei zein umeei euskara erabiltzeko espazioak eskaini nahi dizkie. Urriaren 12rako, Familia Eguna antolatu dugu Idotorben, Ludotekarekin batera.
Urriaren 12an, asteazkena, lehen Familia Eguna ospatuko dugu Ludotekarekin batera Idotorben. Nahi duten familiak oinez igoko dira; bisita gidatua izango dugu inguruko fauna eta flora ezagutzeko, edo nahi izanez gero, autoz igo daitezke. Helburua familiei elkar ezagutzeko eta harremanak euskaraz sendotzeko espazioa eskaintzea da. Era guztietako jarduerak izango dira (jolasak, magia, erromeria...). Familia bakoitzak bere bazkaria eta askaria eraman beharko ditu. Askaria, denen artean partekatuko dugu, beraz, familiako errezeta sekreturen bat baduzue, edota mazedonia, tarta, gailetak... egiteko abilezia baduzue, ekarri eta denon artean dastatuko ditugu.
Izena urriaren 9a baino lehen eman behar da HEMEN
Doakoa da.
Familia bidezko hizkuntza transmisioa lantzeko helburua duen ekintza hau Elgoibarko Izarrak antolatzen du, Kiribilduz egitasmoaren barruan, Elgoibarko Udalarekin lankidetzan.