Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Familia Eguna eta Hondarribira asteburu pasa

Familia Eguna eta Hondarribira asteburu pasa

2016/05/09

Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak familiengan eragin eta gurasoei zein umeei euskara erabiltzeko espazioak eskaini nahi dizkie. Maiatzaren 29rako, Familia Eguna antolatu dugu Idotorben, Ludotekarekin batera. Ekainaren 11n eta 12an, berriz, asteburu pasa joango gara Hondarribiko aterpetxera.

Familia eguna:

Maiatzaren 29an lehen Familia Eguna ospatuko dugu Ludotekarekin batera Idotorben. Nahi duten familiak oinez igoko dira; bisita gidatua izango dugu inguruko fauna eta flora ezagutzeko,  edo nahi izanez gero,  autoz  igo daitezke. Helburua familiei elkar ezagutzeko eta harremanak euskaraz sendotzeko espazioa eskaintzea da. Era guztietako jarduerak izango dira (jolasak, erromeria...). Familia bakoitzak bere bazkaria eta askaria eraman beharko ditu. Askaria, denen artean partekatuko dugu, beraz, familiako errezeta sekreturen bat baduzue, edota mazedonia, tarta, gailetak... egiteko abilezia baduzue, ekarri eta denon artean dastatuko ditugu.

Izen ematea (KLIK)

Izena emateko epea: maiatzaren 25a

Doakoa da.

Familia irteera Hondarribira:

Ekainaren 11an eta 12an asteburu pasa joango gara Hondarribiko aterpetxera. Familia ezberdinen arteko bizikidetza eta euskararen erabilera sustatu nahi ditugu irteera honen bidez. Jarduera ezberdinak eramango ditugu aurrera: ibilbideak, aisialdiko ekintzak, herria ezagutzea  eta abar.

Pertsona bakoitzak bere familiaren izen ematea bakarrik egin ahal izango du.

Plazak mugatuak dira.

Prezioa: 32€ pertsonako ( Elgoibarko Izarrako bazkideek 29€)

Izen ematea (KLIK).

Izena emateko epea: ekainaren 3a

Familia bidezko hizkuntza transmisioa lantzeko helburua duten ekintza hauek Elgoibarko Udalak diruz-laguntzen ditu, Kiribilduz egitasmoaren barruan.