Euskaraz bizi nahi dut! flashmob-a, Euskararen Nazioarteko Egunean
Iaz ekin genion bideari segituz, Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko hainbat elkarte, ikastetxe eta erakundek, Udalaren diru-laguntzarekin, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko prestaketa-lanetan dihardugu.
Abenduaren 3an izango da, eta ospakizun-programaren berri hurrengo egunetan emango badugu ere, bada ekimen bat aurretik jakin eta lantzea komeni dena.
Aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunean Euskaraz bizi nahi dut! flashmob-a dantzatuko dugu Kalegoen plazan. Esan bezala, abenduaren 3an izango da, arratsaldeko 19:00etan, eta Josu Mujika dantzari eta koreografo elgoibartarra izango da zuzendaria. Josu Mujikaren dantza-eskolako ikasleak lagun ditugula, elgoibartar guztiok zaudete bertan parte hartzera gonbidatuta.
Eta flashmob-a ganoraz dantzatu nahi dugunez, entseguak ere prestatu ditugu pausoak ikasteko. Hauek dira entseguetarako egunak eta orduak, bakoitzak egokien datorkiona aukera dezan:
- Egunak: azaroak 20, 25 eta 27
- Ordutegia: 18:30-19:00
- Lekua: Olaizaga Kiroldegian
Azaroaren 29an, berriz, entsegu orokorra eta bateratua egingo dugu Ikastolako frontoian, eguerdiko 12:00etatik 13:00era.
Abenduaren 3an dantzatuko dugu flashmob-a ezagutu eta giroa berotzen hasteko, hona hemen pausoak ikasteko bideoa:
Animatu! Euskara ez ezik, gu ere mundialak izango gara abenduaren 3an!