Euskararen erabilera soziala bultzatzeko tailerra, gurasoentzako
2 eta 6 urte bitarteko umeen gurasoentzako tailerra antolatu du Elgoibarko Izarrak Kiribilka programaren baitan. Euskararen erabilera soziala bultzatzea du helburu, horren inguruan hausnartzeko hiztunen arteko gune bat sortuta. Azaroaren 9an izango da tailerra, doan.
2 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoak elkartu eta hausnarketarako gune bat sortzea da 'Zergatik ez?' tailerraren helburua. Euskararen erabilera sozialaren inguruan eta euskal hiztunok egunero hartzen ditugun hizkuntza jarrerek duten eraginaren inguruan hausnartzea da asmoa, beti ere euskararen errealitatearen eta etorkizunaren ikuspegi baikorra azaleratuz.
Gurasoak euren umeen eta kaleko gainerako ume eta gazteen eredu ere badira, eta erantzukizun horretatik, arduraz jokatzeko hausnarketa-saioa izango da tailerra.
Informazio zehatza:
- Eguna: azaroak 9
- Ordua: 10:00-12:30
- Norentzat: 2-6 urte bitarteko umeen gurasoentzako.
- ZAINTZA ZERBITZUA: partehartzaileek hala eskatuz gero, zaintza zerbitzua antolatuko da.
- Tailerra DOAKOA da.
- Izena emateko etorri Elgoibarko Izarrak ubitarten daukan bulegora, idatzi atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.com helbidera edo deitu 943 741 626 zenbakira.