EUSKARALDIA proiektua aurkeztuko dugu abenduaren 3an, Kalegoen plazan
Elgoibarko Euskarak 365 Egun Taldeak EUSKARALDIA proiektua aurkeztuko du abenduaren 3an. Euskararen alde egotetik euskararen alde egitera pasatzeko proposamena izango da.
2013an sortu zen Elgoibarko Euskarak 365 Egun Taldea. 15 elkarte-erakunde inguruk osatzen dugu taldea, eta Elgoibarko Izarrak dauka taldea koordinatzeko ardura, Udalarekin batera. Elgoibartarron euskaltasuna aldarrikatzeko ekintzak antolatu ditugu orain arte urtero Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan, eta hiru ezaugarri nagusi izan dituzte antolatutako ekintzek:
- Plaza publikoan izan dira.
- Jendearen parte-hartzea izan da ardatza.
- Jai-giroan antolatu dira.
Orain arte euskararen alde gaudela esateko irten bagara plazara, aurten euskararen alde egiteko bilduko gara Kalegoen plazan. Egotetik egitera pasako gara. Euskararen alde egotetik euskararen alde egitera. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango da ekimena, eta 11 egun horietan euskaraz ulertzen dutenekin euskaraz egitea izango da helburua. Erronka horri aurre egitera animatuko ditugu elgoibartarrak.
EUSKARALDIA proiektua Euskaltzaleon Topaguneak eta Eusko Jaurlaritzak prestatu dute, baina bestelako erakunde publikoek eta euskalgintza zibilak ere bat egin dute proposamenarekin. Elkarlanean sortu eta garatuko da proiektua, eta hori da bere ezaugarri nagusietakoa.
Une honetan, Euskal Herriko lurralde guztietako 40 herritan lantzen dihardugu proiektua, baina helburua ahalik eta herri gehienetara zabaltzea da.
Elgoibarko Izarrako bazkide guztiok animatu nahi zaituztegu abenduaren 3an Kalegoen plaza euskaltzalez betetzera.
Elgoibartarrok plazara animatzeko