Euskara ala ezkara mundu digitalean?
Mundu digitalean zentratuko gara aurtengo Euskara ala ezkara zikloan. Euskarak mundu digitalean duen presentzia eta eragina aztertzeko prestatu dugu egun osoko jardunaldia. Urriaren 5ean izango da, IMH ikastetxean.
Zergatik egon behar du euskarak mundu digitalean? Badago euskara mundu digitalean? Ezagutzen eta sozializatzen dugu mundu digitalean daukaguna? Burujabetza digitala: nola eta zertarako? Galdera horiei eta beste batzuei erantzuteko gonbidatuko ditugu mundu horretan arituak eta adituak diren 16 lagun.
Jardunaldiko osagaiak asko eta askotarikoak izango dira: musika izango dugu esnatzeko, hitzaldiak ere izango dira, poesia apur bat, mahaingurua, pintxo-bazkaria, musika-kontzertua ...
Urriaren 5ean izango da, larunbata, Elgoibarko IMH ikastetxean, goizeko 9:30ean hasi eta arratsaldeko 18:00ak arte.
Matrikula 35 eurokoa da, pintxo-bazkaria barne.
Informazioa gehiago eta izena emateko:
- elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus / 943 74 16 26 (Imanol Larrañaga)
Euskara ala ezkara zikloa Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak, Elgoibarko Udalak eta puntu.EUS fundazioak antolatu dugu elkarlanean. Laguntzaileei dagokienez, berriz, DANOBATGROUP taldearen diru-laguntza jaso du ekimenak, eta IMH ikastetxeak antolatzaileen zerbitzura laga du eraikina.
Gotzon Garate euskaltzale eta idazle zenaren oroimenez antolatzen dugun Euskara ala ezkara zikloak hamaika urte beteko ditu aurten.