Euskara ala Ezkara Literaturan? jardunaldian izena emateko azken egunak
Irailaren 29ra arte egongo da zabalik Euskara ala Ezkara Literaturan? jardunaldian izena emateko epea. Urriaren 7an izango da jardunaldia, goizez, IMH Campusean, eta dagoeneko 40 lagunetik gora dira jardunaldian parte hartzeko izena eman dutenak.
Zelako da euskal irakurlea? Zein gara eta zenbat? Zelakoa da gure lengoaia literarioa? Nondik edaten dugu? Zer itzultzen dugu eta zer ez? Zergatik? Nola sortzen da irakurlea? Zelan ematen da literaturzaletasunaren transmisioa? Nork-Nori-Nork?
Besteak beste, galdera horiei erantzuten saiatuko gara jardunaldian. Gainera, areto nagusiko sarreran, jardunaldian parte hartuko duten idazleek idatzitako liburu-azoka ere antolatuko dugu, liburuak ikusi eta erosteko aukerarekin.
Eguna: urriak 7, larunbata (9:30 – 14:30)
Tokia: Elgoibarko IMH Campus ikastetxea
Prezioa: 22 € / 30 € (pintxo-bazkarira geratuz gero); 20 € eta 27 €, Elgoibarko Izarrako bazkideek.
Programa, informazio gehiago eta izen-ematea:
· elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus
· 943 74 16 26
Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea eta Elgoibarko Udala.
Laguntzaileak: IMH Campus eta DANOBAT Group.
Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.