Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskara ala Ezkara Kirolean? jardunaldia izango dugu irailaren 3an

Euskara ala Ezkara Kirolean? jardunaldia izango dugu irailaren 3an

2020/12/30

Elgoibar, kirola eta euskara. Hiru elementu horiek izango dira aurtengo jardunaldiko osagaiak. Irailaren 3an, larunbata, izango da jardunaldia IMH Campusen, 9:30ean hasi eta 14:30ak arteko iraupenarekin. Zabalik dago izena emateko epea.

Zein da Elgoibarren kirolak duen dimentsioa eta eragina? Zein dira elgoibartarrok gehien egiten ditugun kirolak?  

Elgoibarren euskaraz egiten al da kirola? Zenbat bai eta zenbat ez? Zergatik da garrantzitsua kirola euskaraz egitea? 

Kirola ere herrigintza al da? Zergatik? Zer ematen dio kirolak Elgoibarren ongizateari? Eta euskarak? 

Zelakoak dira eliteko kirolariak? Bizimodu erosoa al dute?   

 

Irailaren 3an, larunbata, izango da jardunaldia IMH Campusen, 9:30ean hasi eta 14:30ak arteko iraupenarekin. Nahi dutenek pintxo-bazkarira geratzeko aukera ere izango dute.  

 

Norentzat da jardunaldia?  

  • Kirol elkarteetako lehendakari edota arduradunentzat.
  • Eskola Kirola programako eragileentzat: ikastetxeak, guraso-elkarteak, …
  • Kirol-entrenatzaileentzat eta hezitzaileentzat. 
  • Udaleko kirol eta euskara arduradunentzat (politikoak eta teknikariak).
  • Kirola eta euskara bat eginda ikusi nahi duten euskaltzaleentzat. 
  • Kirolari lotutako enpresa pribatuentzat. 
  • Kirolarientzat eta herritarrentzat, orokorrean. 

 

Programa:

9:30: Ongi-etorria eta harrera-ekitaldia

10:00-10:30: Elgoibarko kirol jardunaren dimentsioa eta eragina. Ramon Mujika Arkarazo. 

10:30-11:00: Elgoibarren euskaraz egiten dugu kirola? Kristina Zuatzubizkar Arrieta eta Jone Miren Hernandez Garcia.   

11:00-11:30: Zergatik da garrantzitsua kirola euskaraz egitea? Jone Miren Hernandez Garcia. 

11:30: Atsedena 

12:00-12:30: Kirola ere herrigintza da. Iñaki Ugarteburu Artamendi.  

12:30-13:00: Kirola eta euskara eskutik helduta: SD. Derioko esperientzia. Markel Baroja Laita. 

13:00-14:00: Zelakoak dira eliteko kirolariak? Bizimodu erosoa al dute?  

  • Xabi Prieto Argarate. 
  • June Loidi Etxaniz. 
  • Jokin Altuna Altuna. 

Kazetaria: Joxe Mari Apaolaza Olea. 

14:00-14:30: Biba zuek! errekonozimendu ekitaldia 

14:30: Pintxo-bazkaria 

 

Izena emateko eta informazio gehiago: 

  • Izena emateko: https://labur.eus/fIR8m
  • Elgoibarko Izarra 943 741 626 / elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus 
  • Kirol Patronatua: 943 744 415 / olaizagaharrera@hotmail.es 

 

Prezioak: 10 € / 15 € bazkaltzera geratzen direnek (9 € eta 13,50 € Elgoibarko Izarrako bazkideek). 

Elgoibarko kirol elkarte eta entitateetako kideek doan izango dute. 

Izena emateko azken eguna: uztailak 15. 

Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea eta Elgoibarko Udaleko Kirol eta Euskara sailak.

Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.