Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskara ala ezkara ingurune digitalean?

Euskara ala ezkara ingurune digitalean?

2019/09/10

Dena prest daukagu urriaren 5erako. Euskarak ingurune digitalean duen presentzia eta eragina aztertzeko gonbidatu ditugu Euskal Herriko 16 aritu eta aditu. Egun osoko programa prestatu dugu eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea.

Euskara ala ezkara ingurune digitalean? Hori da aurtengo zikloari jarri diogun izenburua.  Zergatik egon behar du euskarak ingurune digitalean? Badago euskara ingurune digitalean? Ezagutzen eta sozializatzen dugu ingurune digitalean daukaguna? Burujabetza digitala: nola eta zertarako?  

Urriaren 5ean izango da, larunbata, Elgoibarko IMH ikastetxean, goizeko 9:30ean hasi eta arratsaldeko 17:30ak arte. 

Ikusi programa

Izena Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunean eman behar da. Epea zabalik dago dagoeneko. Matrikula 35 eurokoa da, pintxo-bazkaria barne. 

Izena emateko

 

Zalantzak argitu eta informazio gehiago jasotzeko:

elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus

943 74 16 26 (Imanol)

Aurtengo zikloa Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak, Elgoibarko Udalak eta puntu.EUS fundazioak antolatu dugu elkarlanean. Laguntzaileei dagokienez, berriz, DANOBATGROUP taldearen diru-laguntza jaso du ekimenak, eta IMH ikastetxeak  antolatzaileen zerbitzura laga ditu eraikina eta bertako baliabideak.

 

Gotzon Garate euskaltzale eta idazle zenaren oroimenez antolatzen dugun Euskara ala ezkara zikloak hamaika urte beteko ditu aurten.

 

EGITARAUA:

9:30 Ongi etorri Elgoibarrera!  

9:45 Esnatzeko! Jokin Trikitixa 

10:00 Zergatik egon behar du euskarak ingurune digitalean? Josu Waliño  

10:30 Bagaude ingurune digitalean? 

  • Euskara badago? Ainhoa Arregi
  • Eta euskal kultura? Josu Landa

11:30 Kafea eta pastak

12:00 Sozializatzen dugu ingurune digitalean daukaguna? 

  • Zergatik da garrantzitsua daukaguna sozializatzea? Harkaitz Zubiri
  • Euskara sarean. Marka berria: Angeriñe Elorriaga

13:00 Mahaingurua: Burujabetza digitala: nola eta zertarako? Leire Palacios, Asier Garaialde, Gorka Julio eta Xabier Landabidea. 

13:45 Baliabide teknologikoak euskararen eta kulturaren heziketa arautuan: Imanol Epelde 

14:15 Pintxo-bazkaria 

15:30 Txantxangorria kantuan! Gabi de la Maza 

16:00 Euskarazko Kode Poesia Laborategiaren aurkezpena: Manex Garaio eta Bertol Arrieta 

16:30 Mauriziak ez dau inor hil! Ines Osinaga eta Lorea Argarate

17:30 Amaiera!