Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak EUSKARA ALA EZKARA ERTZETAN? Zabalik dago aurtengo jardunaldirako izen-ematea

EUSKARA ALA EZKARA ERTZETAN? Zabalik dago aurtengo jardunaldirako izen-ematea

2020/12/30

Urriaren 16an, larunbata, izango da aurtengo Euskara ala Ezkara jardunaldia eta goiz osoko programa prestatu dugu.

Zelakoak izan ginen euskaldunak? Eta orain zelakoak gara? Zertan aldatu gara? Zer da euskaldun izatea?  Badago hizkuntza-ideologiarik?

Euskalduntasun onak eta txarrak al daude?

·       Zer da euskara naturala edo jatorra? Horren alde egin behar al dugu?

·       Zein da hiztun ona? Eta txarra?

·       Nolakoak izango gara euskara eta euskaldunak etorkizunean?

 

Euskara etxetik jasotzen ez duenak zergatik aukeratzen du euskara? Zer behar du euskarak aukeratua izateko?

Nolako euskara behar du periferiak? Nolako periferia behar du euskarak?

 

Horrelako eta antzerako galdera eta gaien gainean jarduteko antolatu dugu aurtengo Euskara ala Ezkara jardunaldia. Euskara ala Ezkara ertzetan? izenburua jarri diogu, eta, besteak beste, bi hitzaldi eta beste bi mahai-inguru izango ditugu.

 

Hizlariei dagokienez, berriz, Ibon Manterola, Miren Artetxe, Ibai Iztueta, Eneko Gorri, Tarana Karim, Kike Amonarriz, Ningra, Garazi Arrula, Nerea Ibartzabal eta Idurre Eskisabel izango ditugu Elgoibarren. Ningrak, gainera, rap kontzertu txiki bat ere eskainiko digu jardunaldiari amaiera emateko.

 

Prezioari dagokionez, bi prezio jarri ditugu:

·       27 € (pintxo-bazkarira geratuko direnek)

·       20 € (pintxo-bazkarira geratuko ez direnek).

 

Esan bezala, urriaren 16an, larunbata, izango da jardunaldia, Elgoibarko IMH ikastetxean.

 

Informazio gehiago eta izena emateko:

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea:

Aita Agirre kulturgunea 3, 3 ezkerra

elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus

943 74 16 26

www.elgoibarkoizarra.eus

 

Antolatzaileak:

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea

Elgoibarko Udala

 

Laguntzailea: Elgoibarko IMH ikastetxea

 

Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza