Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskara ala Ezkara ertzetan? Bideoak eta kronikak sarean

Euskara ala Ezkara ertzetan? Bideoak eta kronikak sarean

2021/11/02

Dagoeneko euskaraalaezkara.eus webgunean daukagu Euskara ala Ezkara ertzetan? jardunaldiak emandakoa. BARRENeko Ainara Argotiaren kronikak eta Lutxi Arregiren bideoak zintzilikatu ditugu.

Zelakoak izan ginen euskaldunak? Eta orain zelakoak gara? Zertan aldatu gara? Zer da euskaldun izatea? 

Badago hizkuntza-ideologiarik?

Euskalduntasun onak eta txarrak al daude?

Zer da euskara naturala edo jatorra? Horren alde egin behar al dugu?

Zein da hiztun ona? Eta txarra?

Nolakoak izango gara euskara eta euskaldunak etorkizunean?

 

Horrelako eta antzerako galdera eta gaien gainean jardun genuen urriaren 16an, IMH ikastetxean, Euskal Herriko 28 herritatik etorritako 75 lagunek. 

 

Bina hitzaldi eta mahai-inguru izan genituen, Uxue Ningraren eta 34 graduren rap-kontzertuarekin batera. Hemen, hitzaldien eta mahai-inguruen kronikak eta bideoak:    

http://www.euskaraalaezkara.eus/

 

OHARRA: Idurre Eskisabelek gidatutako mahai-ingurutik Uxue Ningrak esandakoa kendu dugu, berak hala eskatuta.